We Are Standard rock talde getxoztarra
"Euskaldunak eta Dantza" galan arituko da datorren urriaren 18an.
Bilbao Ballet elkarteak antolatzen duen gala horren bederatzigarren edizioa Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du. Bertan, Lucia Lakarra eta Marlon Dino, Beatriz Perez eta Roberto Hernandez, Paula Garcia, Aukeran eta Andoni Aresti dantza taldeak, eta Jose Urruñuela Gasteizko Udal Kontserbatorioko Dantza Tailerra ariko dira, iluntzeko 8etatik aurrera. Horretarako, We Are Standard taldearen laguntza izango dute. Izan ere, getxoztarrek bi kantu taularatuko dituzte galan zehar. Beatriz Perezen eta Roberto Hernandezen koreografiarekin batera, "Something Bigger" abestia joko dute. Aukeran Dantza Konpainiak Edu Muruamendiarazen koreografia dantzatuko duen bitartean, ordea, "/.45 bring me back home" lana abestuko dute. Besteak beste, Andoni Aresti Dantza taldeak, bere aldetik, "Aldapeko sagarren" pieza taularatuko du, Kalakan taldearen musikaz hornituta. Horrezkero, sarrerak salgai daude, 10 eta 55 euroko salneurrian. Argazkian, We Are Standardeko kideak / © Getxoko Kultur Etxea.