Euri-zirin moduan hedatzen ari da politika ofiziala ez dela fede-kontua; partitokraziak gabeziak dituela eta egitura bertikala eraginkorra ez den heinean, ekimen horizontalek eman beharko dituztela soluzioak.
Euri-lanbroa balitz bezala barneratzen ari gara gutariko bakoitzak guretik bultzatu beharko dugula, formula berriak asmatu, irtenbide nobedosoak proposatu eta, orain 30 urte egin genuen bezala, auzolana aldarrikatu. Eta auzolanean ez dago bertikaltasunik. Hori bai, den-denek egin behar dute beharra, inor eskakeatu gabe.
Laura Mintegi idazle, irakasle, kazetari eta legebiltzarkide algortarrak pasa den astelehenean bere blogean argitaratutako artikulua.