AEK-k matrikulazio kanpaina aurkeztuko du asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 30a, 17:19

Datorren asteartean, irailaren 3an, AEK-k 2013-2014 ikasturtea aurkeztuko du Bilboko Lizardi AEK euskaltegian, goizeko 11:30ean. AEKren matrikulaziorako nazio-kanpaina aurkezten Amets Arzallus bertsolaria arituko da. Arzallus, besteak beste, Korrika 18ren azken mezuaren egilea da. Bertsolariarekin batera, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak izango dira ekitaldian. Uribe Kostan matrikula honako euskaltegietan egin ahal izango da: Algortako Lauaxeta, Gorliz eta Plentziako Jentilbaso eta Leioako Lamia. Bitartean, Mastitxu Leioako udal euskaltegiak astelehenean irekiko du matrikulazio epea. Argazkian, Uribe Kostako AEK-k emandako prentsaurreko bat artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun