Barrikan bainatzea debekatu dute gaurkoz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 30a, 17:45

Barrika da Bizkaiko hondartza guztien artetik bandera gorria daukan bakarra ostiral honetan. Hori dela eta, Barrikan bainua debekatua dago, eta beste zazpi hondartzatan kontu handiko bainua aholkatu dute. Gainontzekoetan bainua librea da. Bizkaiko Sorospen eta Salbamendu Zerbitzuak zein Gurutze Gorriak Europa Press albiste-agentziari adierazi diotenez, kontuz bainatzea aholkatzen duten hondartzak Sopela zein Getxoko Barinatxe, Sopelako Arrietara-Atxabiribil, Bakio, Ondarra, Toña, San Antonio eta Laga dira. Itsasgora 12:56ean izan da, eta itsasbehera 19:16an izango da. Uraren batazbesteko ura 21 gradu ingurukoa da, giro tenperaturarena baino 1,7 gardu gutxiago. Argazkian, Barrika hondartza / © Barrikako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun