Algortako Landene kaleko zati bat itxiko dute hiru egunez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 30a, 20:03

Algortako Landene kaleko azken zatia itxiko dute astelehenetik aurrera, hiru egunez edo. Getxoko Udalaren iturriek zabaldu dutenez, goizeko 9:30etik aurrera aipatu tartea itxita egongo da oinezkoentzat zein autoentzat. Izan ere, “Landene kaleko ezponda egonkortzeko eta horma sostengatzeko azterlan geoteknikoa eta egikaritze-proiektuaren idazketa” gauzatzeko egingo diren zundaketek behartu dute karrika alde hori ixten. Aurreikuspenen arabera, kale mozketak hiru bat egun iraungo du, astelehenetik ostegunera bitartean, alegia. Hori dela eta, Udalak aurreikuspenez jokatzea eskatu die auzokideei zein bertatik igarotzen ohi direnei. Zehazki, zundatze-lanek ukitutako Abasota 24.eko Jabeen Erkidegoko bizilagunei eta inguru horretatik dabiltzan oinezkoei egoera berria aintzat hartzeko galdegin diete. Izan ere, egun horietan autoa ezin izango da etxeko garajean sartu edo bertatik atera. Era berean Landene kaleko azken zatia oinez igarotzea ezinezko bilakatuko da. Era berean, Getxoko Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragingo dituzten eragozpenengatik. Argazkian, herri lanak artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun