Astelehenean, egitaraua ofizialak jarraituko du, San Antolinen omenezko meza eta aurreskua, koktel dastaketa, umeen play-back lehiaketa edota Sugarri eta Boston-Jai taldeen musika emanaldiak direla medio. Asteartean, jaiak bukatu aurretik, arrantza eta tortilla lehiaketak, haur jolasak, haur eta sendien mozorro desfilea, sari emanaldiak, barbakoa eta suzko zezena izango dira.
Udala eta txosnen arteko tira-bira
Halere, dena ez da izaten ari ospakizun eta festa. Atzo, Plentziako txosnek (Herrira, Ernai, Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanblada eta Four Monkeys) salatu zuten Isabel Zarauza Norato independenteak gidatzen duen Plentziako Udal Gobernu Taldeak txosnei jarritako trabak. Eragileek atzo plazaratu zuten kexaren arabera, "asko izan dira Plentziako Udalak txosnagunean egitarau propioa egin ez dezagun jarritako oztopoak. Horren adibidea, ostegunean txosnak irekita edukitzeko baimena kendu izana". Horren aurrean, atzo antolatuta zituzten hainbat jarduera Danontzat gaztetxera lekuz aldatu behar izan zituzten. Halere, aurreratu zutenez, "Plentziako Udalak ahal izan dituen traba guztiak jarri baditu ere, txosnaguneko egitarauak aurrera jarraituko du". Era berean, jasotako sostenguak eskertu zituzten kolektiboek: "Eskerrak eman nahi dizkiegu Barrikako Udala eta bere langileei, zein egitaraua betetzea posible egingo duten musikari eta pertsona guztiei".
Plentziako txosnen egitarauaren kartela

Herriko txosnek "Xabi, Libre" lelopean herri bazkaria egin ostean, Antolintxu eta Madalentxuri harrera eginez ofizialki abiatu dituzte gaur arratsaldean