Bihar, igandearekin, suzko zezena dela medio amaituko dira
Erandioko San Agustin jaiak. Bitartean, baina, giro onaz eta makina bat jardueraz gozatu daiteke Altzagan. Gaur, esate baterako, Gazte Eguneko azken ekimenei zukua ateratzea badago. 21:30ean, Irailak 23 plazan, jaietan izerdi patsetan aritu diren koadrilek azken probari heldu beharko diote, ondoren sari emanaldiari so egoteko. 22:00etan, azoka zaharrean beteranoen afaria izango da. Ordu erdi beranduago, aurtengo koadrila irabazleek ere afariari ekingo diote. Ondoren, gauean zehar, suzko zezena, DJ Mangas, Emon, Zirkinik Bez eta galtzontzilo eta kulero lasterketa izango dira. Bihar, berriz, goizetik ekingo diote festari, goitibeherak, putxera lehiaketa, euskal dantzak, molto lasterketa, ur gerra, kukaña, batukada, bilbainadak eta erromeria izango direla, besteak beste. Argazkian, aurtengo koadrilen arteko txapelketako proba bat / © Iker Jalon Herrera.