Bi pertsona zauritu dira Getxon, trafiko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 1a, 21:49

Bi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte gaur arratsaldean Getxo udalerrian izandako trafiko istripu baten eraginez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra arratsaldeko 3ak baino lehen jazo da, Uribe Kostako lasterbidean, Bi-637 errepidean, Getxo udalerrian, Sopelarako noranzkoan. Ordu horretan, Ford Fiesta eta Mercedes Benz 220 modeloko auto banak talka egin dute. Istripuan, autoetan zihoazen 25 eta 41 urtetako bi lagunek hainbat lesio pairatu dute eta Gurutzetako ospitalera garraiatu dituzte arreta medikua jaso dezaten. Ezbeharra dela kausa Berangorako irteera moztuta gelditu da ordu batez, istripuan kaltetutako ibilgailuak handik kendu duten arte. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun