Gonzalo Iribarnegaray argazkilari eta idazle getxoztarrak sortutako "Tierra" izeneko argazki bilduma berriro ikusteko aukera izango da irailean zehar. Izan ere, oraingo honetan Bilbo udalerriko Begoñaibarreko udaltegian jarri du erakusketa Iribarnegarayk. Hilaren azkenera arte ikusteko aukera izango da, Castaños kaleko 11. zenbakiko zentroan. Mundu osoan zehar egindako bidaietan oinarritutako argazkien bilduma hori 2009ko urrian estreinatu zuen Algortako Satistegi tabernan. Ondoren, besteak beste, Bilbo, Gasteiz eta Madrilera eraman du Asian eta Afrikan egindako argazki sorta. Iribarnegaray Getxo udalerrian bizi den artista da, munduan zehar bidaiatzea gustuko du eta bisitatutako erregioei buruzko argazkiak eta hainbat liburu kaleratu egin ditu. Argazkian, "Tierra" izeneko erakusketaren kartela osatzeko erabili ohi duen irudia / © Gonzalo Iribarnegaray.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!