Plentziako jaiak
Aurreko asteburuan eskainitako gaueko zerbitzu berezian, 9.000 lagun baino gehiago joan ziren metroz Plentziako jaietara, eta larunbata izan zen egun nagusia, 7.015 bidaiarekin. Kopuru honek bost aldiz gainditu du geltoki horretako ohiko zirkulazioa. Izan ere, mila erabiltzaile inguru egoten dira abuztuko asteburu batean. Aipatu egunetan 56.357 lagun hartu zuten metroko gau zerbitzua geltoki guztietan. Horietatik 37.131 larunbatean eta 19.226, ostiralean.
Getxo Folk Jaialdia
Hiri metropolia ustiatzen duen konpainiak kolorea jarriko du bihar ostegunean, irailak 5, Eskoziako “Reading Pipe Band” gaiteroen taldearen emanaldia dela medio Areetan egingo den Getxo Folk Jaialdian. Musika taldeak, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon duen egoitzan egingo den harreraren ostean, kaleko emanaldia egingo du Bilboko Kale Nagusitik, eta metro barruan jarraituko du, Zazpi Kaleetako geltokitik (bertara 12:45era heltzea aurreikusi dute) Algortako Bidezabal geltokiraino.