Bi aste barru, irailaren 18an, mugimendu animalistako bi kide, Eneko Perez getxoztarra eta Silvia Toval, epaituko dituzte Madrilen. Epaiketa Castilla plazako epaitegietan egitekoa da, goizeko 10:30ean. Toval eta Perezi 2009ko otsailean Madrilgo Cibeles moda ibiltokian egindako desfile batean sartu eta "Larruzkorik ez!" leloko kartelak erakutsi izana leporatzen diete. Animalistek onartzen dute animalien "larruzkoen erabilpenaren aurka protesta baketsua egiteko" segurtasun neurriak gainditu eta Groenlandia enpresaren eta Miguel Marinero zein Jesus Lorenzo diseinugileen larruzkoen erakusketan sartu zirela. Gainera,
Igualdad Animal taldeak salatu duenez, segurtasun guardiek bi aktibista atxiki eta jipoitu zituzten, "batzuk saihetsetan, bizkarrean eta buruan ostikadak joz eta mehatxatuz, Polizia etortzearen zain" zeudela. Izan ere, irailaren 18an, guardiak ere epaituko dituzte. Gauzak horrela, epaiketa hasi baino 30 minutu lehenago mugimendu animalistak elkarretaratzea deitu du auzitegien aurrean, Perez eta Tovalen absoluzioa eskatzeko. Eneko Perez beste epaiketa baten zain dago, makina bat bisoi askatzeagatik "ekoterrorismoa" leporatzen diotena,
"muntaia" bere esanetan. Argazkian, Eneko Perez / cc-by Adok Perez - Voemy Factory -
Diagonal