Egitaraua:
Irailak 6, ostirala
• 18:30ean, txupinazoa.
• 19:00etan, haurrentzako jolasak eta poneyak.
• 21:30ean, diskoteka Xaibor taldearekin.
Irailak 7, larunbata
• 9:00etan, kalejira.
• 11:00etan, gaztelu puzgarriak haurrentzat.
• 12:00etan, igel-toka txapelketa.
• 17:00etan, mus azkarra.
• 18:00etan, Olgetan Solas. Familiarteko jolasak.
• 20:00etan, haurrentzako festa: "Contra el frio polar... a jugar y a bailar".
• 21:30ean, sardina jana.
• 23:00etan, dantzaldia Hakker taldearekin.
Irailak 8, igandea
• 9:00etan, kalejira.
• 11:00etan, gaztetxoentzako tortilla txapelketa.
• 13:00etan, meza.
• 14:00etan, Erandioko musika bandaren emanaldia.
• 15:00etan, herri bazkaria.
• 16:30ean, Galea taldearen musika saioa.
• 18:00etan, haurrentzako jolasak.
• Jaiak amaitzeko, txokolate jana.
Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandioko udalerrian, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Joan den igandean San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, nagusienak agian. Hala ere, geratzen direnak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Gauzak horrela, etzi ostiralean hasi eta igandera arte, Enekuri auzo erandioztarrean (batzuk Bilbo dela esan arren) izango dira jaiak. Lutxana auzoak hartuko die erreleboa. Enekurin, ohi bezala, txupinak abiatuko ditu festak ostiralean, 18:30ean, ondoren jolasak eta poneyak edukiko dituztela txikientzat. Neska-mutilak jolasean dabiltzan bitartean, diskotekan aritzeko aukera edukiko dute nagusiek. Argazkian, Erandioko Enekuri auzoa / © Erandioko Udala.