Besteak beste “Caislean Oir” eta “Almost Seems To Late To Turn” abestiei eta hala nola Bruce Hornsby (“Something To Believe In”) artistarekin izandako lankidetzei esker, Clannad talde irlandar arrakastatsuena bihurtu zen, hurrengo hauen konbinazioari esker: balada gaeliko tradizionalak, ahots-harmoniak, besteak beste harpan oinarritutako moldaketa instrumentalak, eta mundu osoan arrakasta lortzen duten pop soinuak. 1999. urtean Grammy sari bat eskuratu zuten "Landmarks" diskoari esker eta, ondoren atseden bat hartze erabaki zuten musikariek. 2007an berriro bueltatu ziren eta irailaren 20an "Nadur" disko berria kaleratuko dute etapa berria hasteko asmotan. Clannadek sei hizkuntzatan hizkuntzatan grabatu ditu diskoak eta 15 milioi kopiatik gora saldu ditu.
Gaurko beste taldeak
Mariachi Imperial Elegancia Mexicanari dagokionez, Guanajuato erdialdeko estatutik dator eta zortzi tresna-jotzailek eta dantza-bikote batek osatzen dute. Dantza-bikoteak ikuskizuna girotu eta edertzen du, herrialdeko hainbat eskualdetako dantza tipikoak eskaintzen baititu. Horren errepertorioan corridoak, baladak, rancherak eta boleroak entzun daitezke. Taldea Tomas Pitayo ibilbide luzeko artistak zuzentzen du. Artista hori mariachi ezagunen ondoan aritu izan da eta hainbat artistarekin lankidetzan aritu da, hala nola Rocio Durcalekin eta Luis Miguelekin. 2000. urtetik nazioarteko biretan parte hartu du.
Azkenik, Tazzuff talde gaztea Bartzelonan sortu zen 2006an, eta folkaren ideia desberdina heltzeko bidea abiatu zuen. Dantza tradizionalekin lotutako folkaren musika-panorama berritzea du xede nagusi banda katalana. Arlo estilistiko anitzetik datozen sei musikarik osatzen dute, eta folk estiloaren genero dantzagarri desberdinetan oinarritutako errepertorioa eraikitzen dute. Errepertorioa berezko konposizioa da eta erroko musika beste genero batzuetara hurbiltzen du, hala nola jazza, flamenkoa eta rumba. Emaitzak izaera berritzaile eta esperimentala du.
Bestelako jarduerak
Ohi denez, kontzertuak ez ezik, jaialdian zehar beste jarduera batzuekin gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Horrela, Gune Solidarioan, GKEek zein beste elkarte batzuek beren lana eta proiektuak emango dituzte ezagutzera. Bertan ere Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta egongo da. Ohi bezala, hainbat herritako eskulanak gerturatzen dituen Munduko Eskulangintza azoka ez da faltako. Munduko Terrazan jatorri anitzeko jakiak dastatzeko aukera izango da. Azkenik Reading Pipe Band talde eskoziarrak desfilea egingo du Areetako Eskoletako plazatik abiatuta, 19:30ean.