Txupìnaren zain dago Ondiz auzoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 6a, 19:47

Gaur, ostiralarekin, abiatuko dira Ondizko jaiak, Udalaren Kultur Arloak zuzenean azpikontraten bitartez kudeatzen dituen Leioako auzo jai bakarrak, alegia. Ondizko egitarauan, nobedade gutxi izango dira, koadrilek biharko egunean izango duten protagonismoa alde batera utzita. Gaurkoan, etxafuegoa jaurtita txikienek gozatuko dute inguruaz, asteburu honetan egunero jolasteko izango dituzten ekintzak, puzgarriak eta tailerrak direla medio. Arazorik ez dute izango eguraldiarekin, estraineko aldiz karpa izango baita, neska-mutilei zein jaizale guztiei aterpea eskaintzeko. Sardina janak eta Gora Herrirak eskainiko duen erromeriak zabalduko dute gaua. Bihar, larunbata, koadrilen herri bazkaria eta neska-mutilen arteko jolasak izango dira, gauean La M.O.D.A. eta Garilak 26 taldeek musika doinuak jarriko dituztela. Andra Mariren egunean, tradizio ekitaldiak izango dira nagusi, meza, ohorezko aurreskua, Leioako kirol taldeen lore eskaintza, nagusientzako luncha eta gizonezkoen zein emakumezkoen Bizkaiko Aurresku Txapelketak, alegia. Astelehenean, ordea, idi-probak izango dira ikusgai eta irailaren 15eko errepikapenean ohiko bakailao txapelketak eta erromeriak auzotarrak eta inguruko herrietako biztanleak erakarriko dituzte. Egun guztietan giroa jarriko du Leioa Ibaraki arteko futbol taldeak jarritako txosnak. Egun, Bizkaiko lurraldeko lehen mailan aritzen da taldea nagusia. Argazkian, Gora Herria taldea.

Egitaraua:

Irailak 6, ostirala

• 18:00etan, txupinazoa.
• Ostean, haur ekintzak, tailerrak eta puzgarriak.
• 20:00etan, sardina jana.
• 22:00etan, erromeria Gora Herria taldearekin.

Irailak 7, larunbata

• 15:00etan, koadrilen herri bazkaria.
• Ondoren koadrilen arteko jolasak.
• 19:00etan, haur ekintzak, tailerrak eta puzgarriak.
• 23:00etan, La M.O.D.A. taldearen kontzertua.
• 01:00etan, erromeria Garilak 26 taldearekin.

Irailak 8, igandea (Andra Mariren eguna)

• 10:00etan, txistularien kalejira.
• 11:00etan, meza eta ohorezko aurreskua.
• Ondoren, Leioako kirol taldeen lore eskaintza.
• 13:00etan, nagusientzako luncha.
• 18:00etan, haur ekintzak, tailerrak eta puzgarriak.
• 19:00etan, 53. Bizkaiko Aurresku Txapelketa. Ondizko Emakumezkoen V. Aurresku Txapelketa.

Irailak 9, astelehena (Andra Maritxuren eguna)

• 10:00etan, txistularien kalejira.
• 12:00etan, meza eta ohorezko aurreskua.
• 19:0etan, idi-probak: Avelino Gondra (Goierri), Mikel Artaza (Goierri) eta Lañe Aurrekoetxea (Loiu)

Irailak 15, igandea (errepikapena)

• 08:00etan, bizkaitar erarako bakailao txapelketaren hasiera eta lursailen zozketa.
• 10:00etan, txistularien kalejira.
• 13:00etan, Leioako musika banda.
• 14:30ean, bakailao kazolen aurkezpena.
• 16:00etan, igel-toka txapelketa.
• 18:00etan, bakailao txapelketako sari banaketa.
• Ondoren, erromeria Basajaun taldearekin.
• 22:00etan, jaien amaiera.

Ondizko jaietako kartela

Ondizko-Jaiak-2013
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun