Urdulizko Andra Mari jaietako egitarau ofiziala
Irailak 6, ostirala
• 19:00etan, txupin jaurtiketa udaletxearen balkoitik eta pregoia Elortza eskolako IGEren eskutik. Ondoren, Kakarraldoaren jaitsiera eta koadrilen eta auzokideen desfilea Landaraino, txistulariek eta buruhaundiek lagunduta.
• 20:00etan, zendutako herrikideen aldeko meza.
• 20:00etan, XII Antsonekoa Areto Futbol Txapelketaren finalak Iparralde kiroldegian. Sarrera doan.
• 20:30ean, Zirika Zirkus-en “Il duo cannelloni" kale antzerkia Agirre lehendakariaren plazan (euria izatekotan kultur etxean burutuko da).
• 23:00etan, kontzertuak Landan, Urban eta Aizu (Kortaturen omenez) taldeen eskutik. Ondoren DJ emanaldia, DJ Yeray eta DJ Koldorekin.
Irailak 7, larunbata
• 10:00etan, txistularien kalejira.
• 11:00etan, Txu-txu trena eta umeentzako parkea (puzgarriak eta ludoteka). Ondoren, herri kirolak: umeentzako lokotxak, txinga, eta abar. Ekitaldi guztiak Antsonekoa enparantzan izango dira (euria izatekotan Iparralde kiroldegian burutuko dira)
• 13:00etan, bitsa jaia Antsonekoa enparantzan (euria izatekotan Iparralde kiroldegian burutuko dira).
• 16:00etan, Goitibehera jaitsiera Santa Mariñeko maldan eta jarraian, sari banaketa.
• 19:00etan, Urduliz eskubaloi taldearen aurkezpen partidua, Iparralde kiroldegian.
• 19:30ean, umeentzako jaia Agirre lehendakariaren plazako frontoian, tartean txikientzako mozorro lehiaketarako izen-ematea.
• 20:00etan, mozorro lehiaketa. Ondoren, "Dantzateke” antzerki emanaldia eta gero sari banaketa, Agirre lehendakariaren plazan (euria izatekotan kultur etxean burutuko da).
• 23:00etan, kontzertua Landan Moonshakers eta Chalwa Band & King Konsul taldeen estutik.
Ondoren Erromeria Gozo-Gozo taldearekin.
Irailak 8, igandea (Andra Mari eguna)
• 10:00etan, fanfarrea herria alaitzen.
• 10:30ean, XXVII Andra Mari txirrindularitza sari nagusia, 23 urte azpikoen mailan.
• 11:00etan, meza nagusia.
• 11:45ean, ohorezko aurreskua, eliza aurrean.
• 12:00etan, herri kirolak Landan.
• 13:00etan, hegazti harrapakarien erakusketa.
• 13:30ean, Andra Mari txirrindularitza lasterketaren sari banaketa Landan.
• 17:00etan, ekitaldi berezia Landan.
• 18:30ean, profesionalen mailako esku pilota partidak Iparralde kiroldegian: Retegi II - Pascual / Aritz Lasa - Laskurain.
• 21:00etan, bilbainadak Beti Aurrera taldearekin Landan.
• 22:30ean suziriak Landan.
Irailak 13, ostirala
• 16:00etan, eskubaloia umeekin, Urduliz eskubaloi taldearen eskutik, Agirre lehendakariaren plazan.
• 18:00etan, VI. Skate Xpression, musikaz alaituta Urdulizko skate pistan (euria izatekotan beste egun batean izango da).
• 19:30ean, goma pelotazko emakumeen pala partidua eta profesional mailako pala partidua Iparralde kiroldegian.
• 19:30ean, III. Futbol 7ko Txapelketaren finalak Iparralde futbol zelaian.
• 20:30ean, bertso-saioa kultur etxean. Eguraldi ona eginez gero kanpo aldean izango da, ostantzean barruan: Amets Arzallus, Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga.
• 23:00etan, kontzertua Elortza auzoan, Mercado Negro eta De Acero (Extremoduroren omenez) taldeen eskutik. Ondoren, musika dantzatzeko DJ Beñatekin.
Irailak 14, larunbata
• 10:00etan, txistularien kalejira.
• 11:00etan, Txu-txu trena eta umeentzako parkea (puzgarriak, ludoteka, rokodromoa eta tirolina), Elortza eskolaren patioan.
• 12:00etan, Iratxo Gorria herriko dantza taldearen emanaldia Elortza eskolaren patioan.
• 12:00etan, VI. Ping Pong tximista txapelketa Elortza eskolaren patioan. 10 urtetik gorakoentzat.
• 12:30ean, erronka nagusia Sokatirako mutilen eta Kick Boxingeko mutilen aurka Udaletxeko enparantzan.
• 14:30ean, herri bazkaria Iparralde kiroldegian. Txartelak salgai: Txiki Barri jatetxea eta Txiberri tabernatan, Irailaren 8ra arte (nagusiak 10 euro eta umeak 5).
• 17:00etan, VI. Kotxeetako Urduliz Slaloma Urdulizko futbol zelai zaharreko parking-ean.
• 17:00etan, Urduliz futbol taldearen aurkezpen partidua Getxo futbol taldearen aurka Iparralde futbol zelaian.
• 20:00etan, sardina jana, trikitrixaz eta panderoz alaituta, Udaletxeko plazan.
• 21:00etan, Kick Boxing lehia-erakusketa Iparralde kiroldegian.
• 23:00etan, mozorro gaua: txandal party. Kontzertua Elortza auzoko txosnagunean, La Margen eta Tight Leash taldeen eskutik. Ondoren, erromeria Luhartz taldearekin.
• 23:00etatik 2etara Alkoholemia prebentzio-kontrola. Informazio aterpea, drogari buruzko materiala eta informazioa eman zein alkoholemia kontrolak egingo dira, txosnagunean.
Irailak 15, igandea
• 11:00etan, XVI. Frontenis Bikote eta Bakarkako Txapelketako finalak Agirre lehendakariaren plazako frontoian (euria izatekotan Iparralde kiroldegian jolastuko dira).
• 16:00etan, Mus Txapelketa Arbelaitz tabernan.
• 17:30ean, txapelketa kotxeen erakusketa eta karting erakustaldia Urdulizko Iparralde Racing Club taldearen eskutik, Elortza auzoko txosnagunean.
• 18:00etan, areto dantzak Iparralde kiroldegian.