Oihulari Clown konpainiak, Getxoko Etorkinen Plataformarekin elkarlanean, “Pronostiko erreserbatua” izeneko ikuskizuna eskainiko du bihar, larunbatean, 20:00etatik aurrera,
Getxoko Nazioarteko Folk jaialdiaren egitarauko jarduerei lotutako ekitaldien harira. Elkarteek sortutako ekimena da Getxoko Udalak martxan jarritako “
Zurrumurrurik ez” kanpainarekin bat egiten duena, herritarrak immigrazioarekin lotutako estereotipo faltsuen aurrean informatzeko eta sentsibilizatzeko. Folk jaialdiaren bisitariek “larrialdi baterako deitutako mediku talde ezgai bat aurkitu ahal izango dute, izurrite bat heda ez dadin saiatuko dena: zurrumurruena, hain zuzen”. Clown kodea erabiliz, kalean aurkitzen duten jendeari “azterketa sakona egingo diote: presio arteriala neurtu, sukarra hartu, erreflexuak begiratu, ikusmena... eta, ondoren, zauriak sendatuko dituzte, bizkortze eta transplanteak ere egingo dituzte eta pronostiko guztien aurka goxotasuna, haustea eta umorea errezetatuko dute”. Getxoko Etorkinen Plataformak udalerrian lan egiten duten 12 elkartek osatzen dute eta apirilean hasitako “Zurrumurrurik ez” kanpainan gogotsu dihardu. Argazkian, Etorkinen Nazioarteko Egunaren harira Getxo udalerrian egindako ekitaldi bat.