Algortako Barrukoa eta Sustrai tabernak zein Astrabuduako Copi ostatua finalistak izendatu berri dituzte Bizkaiko Txakolinaren Tratu Profesionalaren IV. Sarian. Izan ere,
Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak antolatutako lehiaketa horretan finalista geratu dira 12 taberna eta lau jatetxe. Horrela, aitortua dute Bizkaiko Txakolina aurkeztu eta zerbitzatzean duten kontua eta arreta, hala eskaintzaren barietatean, edalontzietan, hotz beroan, nola zerbitzuaren kalitate orokorrean. Errotulu itsasgarri txukun batzuen bidez publiko kontsumitzaileak errazago identifikatuko ditu finalistak. Selekzioa egiteko ardandegi jabe eta dastaketako batzordekideen artean inkesta egin zuten eta balorazio altuena jasotako jatetxe eta tabernak geratu dira lehiaketako finalista. Zehazki, hauek dira establezimenduak: Sustrai (Algorta), Barrukoa (Algorta), Copi (Astrabudua), Hermo 2 (Galdakao), El Bodegon (Barakaldo), Brass (Bilbo), Gaztandegi (Bilbo), Ramona (Bilbo), Corinto y Oro (Bilbo), D.O. Bilbao (Bilbo), Gure Toki (Bilbo) eta Patxi Larrocha (Bilbo) tabernak; eta Lubarrieta (Zamudio), Gotzon (Bakio), Zarate (Bilbao) eta Jauregibarria (Zornotza) jatetxeak. Argazkian, lagun bat txakolin dastaketa batean / cc-by
Egizu!.