Soinu trinko eta energia handikoa interpretatuko du, oud elektrikoa, perkusioak, akordeoia, baxua eta teklatuak erabiliz. Instrumentazio hori abesti optimista eta bizi-indar handikoak eraikitzeko ardatza da. Kantak dantza egitera bultzatzen dute publikoa eta, hori dela eta, saio horretan 512 eserleku egongo dira eta gainerako lekuak zutik egotekoak izango dira.
Trivium Klezmer hirukoteak “Klezmorim” ikuskizuna ekarriko du. Klezmer musikara egindako hurbilketa desberdina da; energiaz, grinaz eta erritmo neurrigabeaz betetako kontzertua da, herri-musika juduaren izaera malenkoniatsu, jai-giroko eta aurretik sumatu ezin dena berreskuratu nahi duena. Ikuskizun fresko eta originala da. Tradizio hebrearreko musikarik onenaren eta oroitarazleenaren ondoan, jazzaren askatasuna, parranda balkaniarra, tangoa eta Mediterraneoko lurrinak izango ditugu.
Dead Bronco getxotarrek "broncobilly" delako soinua joko dute, Estatu Batuetako musika erroetan oinarritutako musika, eta country, folk, punk, bluegrass eta rockabilly erritmoak uztartzen dituena.
Desfile handia
19:30ean kale banden desfilea hasiko da Bizkaiko Zubiko plazatik. Horretan honako talde hauek parte hartuko dute: Reading Pipe Band (Eskozia), Mariachi Imperial Elegancia Mexicana (Mexiko), Agurra Dantza Taldea (Algorta), Etorkinen Plataforma (Getxo udalerria) eta Mamiki Batukada (Bilbo).