Hondatutako autoak kaletik atera ditu Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 8a, 22:54

Azken asteotan, Sopelako Udalak hainbat ibilgailu kendu ditu herriko kaleetatik, utzikeria zantzuak zituztelako. Udal iturriek zabaldu dutenez, ekimen horren helburua "ibilgailuen segurtasuna hobetzea, kotxeen joan-etorria ez oztopatzea eta aparkaleku gehiago uztea" izan da. Iberre auzoko auzokideek aurkeztutako hainbat kexak eragin du ekintza hori, inguru horretan zenbait auto "luzaroan aparkatuta egon direlako". Udaltzaingoa auzora bertaratu eta zazpi kotxek utzikeria zantzuak zituztela antzeman zuten. Kasu batzuetan, kotxeak urteetan zehar egon dira mugitu barik. Adibidez, Simca 1200 modeloko ibilgailu bat bederatzi urte egon da gutxienez aparkaleku batean mugitu barik, jabeek 2000. urtean bertan behera eman zuten arren. Ibilgailua "oso egoera kaskarrean zegoen: kristal guztiak apurtuak, karrozeria guztiz hondatuta eta abar eta beraz, zauriak sortzeko arrisku nabarmena zegoen". Hori dela eta, berehala kaletik atera egin zuten, beste auto batzuk bezalaxe. Argazkian, Iberre auzotik eramandako Simca 1200 autoa / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun