EHUk 2013-2014 ikasturtea zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 10a, 12:34

Atzo, astelehena, Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2013-2014 ikasturtearen hasierako ekitaldia ospatu zuen. Bertan parte hartu zuten 2012-2013 ikasturteko memoriaren laburpena irakurri duen Jose Luis Martin EHUko Idazkari nagusiak eta Francisco Etxeberria Gabilondo doktoreak. Azken horrek "Exhumando fosas, recuperando dignidades" izenburupean ikasturte hasierako hitzaldia eskaini zuen. Jarraian Iñaki Goirizelaia errektoreak eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hartu zuen hitza. Han izan ziren baita ere, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta Ana Arrieta Gipuzkoako campuseko errektoreordea. Ekitaldia EHUko abesbatzaren emanaldiarekin bukatu zen. Argazkia: © EHU.

Ekitaldiaren bideoa (© EHU)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun