Gizon bat atxilotu dute Algortan alkoholaren eraginpean gidatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 10a, 12:51

Getxoko Udaltzaingoak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igandean, bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita, ustez baimendutako alkohol tasaren laukoitzarekin gidatzeagatik. Jazoera 03:45ean izan zen Algortako Telletxe kalean hiru kotxeren arteko talka izan ondoren, udal iturriek zehaztu dutenez. Udaltzainak bertaratu ziren eta gidariak edari alkoholikoen menpe egotearen seinaleak zituela eta ondo aparkatuta zeuden bi ibilgailuen kontrako talka egin zuela baieztatu zuten, gaineratu dute. Alkoholemia froga egin zioten eta horretan 0,95mg/l eman zuen, baimendutakoaren laukoitza eta, horregatik, atxilotu zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean.

Udaltzainak aparkatuta zeuden eta kalteak jazo zituzten ibilgailuen jabeekin harremanetan jarri dira gertatutakoa azaltzeko eta dagokion argiketa betetzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun