Ikuskizunaren sinopsiak
Verdasca. 2006. urtean jaio zen talde hau, Llanerako Udal Musika Eskola eta “La Raitana” Gaitero Banda elkartu ostean. Asturiaseko musika tradizionala berregiten du talde honek, euren abesti propioak ere sortzen dituzten arren. Horretarako, formatu akustikoan Asturiaseko musika-tresna tradizionalak eta gitarra akustikoak eta perkusio latinoak elkartzen dituzte.
Kukai Dantza Taldea: “OteHitzari biraka”. Jorge Oteiza 1908. urtean jaio zen Orion eta 2003. urtean hil zen Alzuzan. Urte horiek denak indar osoz bizi izan zituen. 1957. urtean eskultore batek jaso dezakeen izendapenik gorenena eskuratu zuen Sao Paoloko Bienalean, eta berak orduantxe erabaki zuen eskultura uztea. Euskal Herrira itzuli eta gizartearen eraldaketa estetikoa aldarrikatu zuen. Hain zuzen, hori da ikuskizun honek azaltzen duen Jorge Oteiza. Oteiza beraren hitzak, olerkia, musika eta dantza izango dira kontakizunaren lengoaiak. Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren musikak atmosfera berezi batean kokatuko ikuskizuna.
The Sey Sisters. Ghanako hirukote honek gospela, soula eta musika afrikarra lantzen dute euren ahots zirraragarrien bidez. Kantuak emozioz beterik daude, askotan injustiziak sortutakoak direlako, eta giza eskubide eta etorkizunaren esperantzaren aldeko aldarria egiten dute. The Sey Sisters hiru ahizpa dira: Edna Sey, Kathy Sey eta Yoly Sey, eta pianoagaz Albert Bartomolome. 2006. urtean hasi ziren munduari buelta ematen, eta gospel talderik garrantzitsuenetakoak dira.