Irailaren 28an izango da Plentziako Esaera Zaharren Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 10a, 14:41

Irailaren 28an, larunbata, Esaera Zaharren Txapelketaren laugarren edizioa egingo dute Plentzian. Txapelketan parte hartzeko izen emate epea hilaren 23an amaituko da eta interesatuek Goñi Portal kultur etxera edo La Kala tabernara jo beharko dute. Horiek, bost euro ordaindu beharko dituzte eta, beste hamar jarriz gero, bazkari txartela ere eskuratuko dute. Bestalde, Internet bidez ere egin daiteke inskripzioa, esaerazaharrakplentzian@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo Facebookeko Esaera Zaharrak Plentzian profilaren bitartez. Argazkian, Sopelan ere egiten dute Esaera Zaharren Txapelketa.

Esaera zaharren zerrenda (pdf)
Esaera zaharren azalpena (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun