Hasi dira jaiak Udondon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 10a, 18:42

Ondiz auzoko jaiak amaitzear daudela, gaur bertan abiatu dira ospakizunak Leioako beste txoko batean; Udondon, alegia. Horrenbestez, txupina jaurtiz eta txistulariekin kalejira eginez hasiera eman diete festei, goizeko 11etan. Ondoren, ohorezko aurreskua, ikurrinaren igoera eta nagusientzako luncha egon dituzte. Tolentinoko San Nikolasen omenezko jaiak ostiralean jarraituko dute, larunbatera arte luzatuz. Hain zuzen ere, azken egun horretan egingo dute paella lehiaketaren bosgarren edizioa. Ondiz auzoari dagokionez, igandean, irailak 15, egingo dute Andra Mari jaien errepikapena. Argazkian, paella lehiaketa Udondon, artxiboko irudian / © Leioako Udala.

Egitaraua:

Irailak 10, asteartea. Tolentinoko San Nikolas Eguna

11:00 Txupinazoa eta kalejira txistulariekin.
12:00 Meza Ondizko baselizan.
13:00 Ohorezko aurreskua eta ikurrinaren igoera auzoko nagusiaren eskutik. Udondoko nagusientzako luncha.
19:30 Udondoko txikiteroen poteo musikatua.

Irailak 13, ostirala

18:00 Gure Ohiturak dantza taldearen emanaldia.
19:30 Txokolate jana.
21:00 Gaupasa taldearen emanaldia. Mozorro gaua.
23:00 Dj Bull. Atsedenean mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Irailak 14, larunbata

09:30 Txupinazoa.
09:30 Udondoko V. Paella txapelketaren hasiera.
11:00 Antzineko kotxe eta motorren erakusketa.
12:30 Antzineko kotxe eta motorren ibilaldia.
13:30 Bertso saioa.
14:30-15:00 Paellak aurkezteko ordua.
15:30 Udondoko XI. Arrantza Txapelketa.
17:00 V. Mus txapelketa.
17:30 Umeentzako jolasak.
19:00 2013ko Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga: aizkolariak, Jon Rekondo eta Juanjo Lopez Azpilikueta. Harriak jasotzen: Izeta II.
20:00 Erromeria: Unsain anaiak. Paella eta arrantza txapelketen sari banaketa.
20:00 Leioako Musika Bandaren emanaldi ibiltaria.
22:00 Erromeriaren atsedenaldia.
23:00 Erromeri: Unsain anaiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun