Borja Jungitu Sorkuntza eta Diseinu Graduko ikasleak irabazi du Bilboko Carlton hotelak antolatutako III. Arte Lehiaketako lehen saria, "Exodo" izenburua duen lana dela medio. Leioa eta Erandioko campusean den EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleei zuzendutako lehiaketa horretan, bigarren saria Daniel Lozanok eskuratu du, "Mon Roi Soleil" lanagatik, eta hirugarrena Marcos Ramos izan da, "Chiringuito por la mañana" lanari esker. Hiru lan horiek hotelaren dekorazioa osatuko dute aurrerantzean, aurreko edizioetako irabazleekin batera. Irabazleek 3.000, 2.000 eta 1.000 euroko sariak eskuratu zituzten pasa den ostiralean, hotelean bertan. Edizio honetan 36 obra aukeratu ziren. Sari emanaldian, Jungitu, Lozano eta Ramosekin batera izan ziren, besteak beste, Yolanda del Hoyo Aranzazu Hoteletako Harreman Publikoetarako zuzendaria; Maria Saiz EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria; eta Justo Ezenarro Bilboko Udaleko Programazioko zuzendariordea. Argazkian, sari emanaldia / © EHU.