Joan den larunbatean Independentistak Sareak antolatuta Euskal Herriko hainbat hiriburutan egin ziren Kataluniako prozesu independentistaren aldeko elkartasun ekitaldiek izandako arrakastaren ondoren, asko dira bihar Diadan Katalunian bertan izango diren euskal independentistak. Independentistak Sareak bi autobus antolatu ditu: gaur gauean irtengo dira, bata Donostiatik ondoren Iruñeko jendea hartzeko eta, bestea, Bilbotik ondoren Gasteizekoak hartzeko. Bihar goizean helduko dira Bartzelonara eta bertan bilduko dira bere kontura joan diren beste laurogei lagun ingururekin. Beraz, Sarearen elkartasun taldean berrehun euskal independentista inguru izango dira bihar Bartzelonan. Argazkia: cc-by PhotographYeah!.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!