
Berriro ere,
Eztabaida Gune Antiautoritarioaren ateak irekita egongo dira irailean. Eta ikasturte berria hasteko, liburu aurkezpen bat egongo da Algortako Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean, ostegun honetan, irailak 12, 20:00etan. Pedro García Olivo idazlearen "Cadaver a la intemperie" liburuaren aurkezpena egingo dute Eztabaidan. García Olivok, inguru libertarioan bere ekarpen pedagogikoengatik ezagunagoa (edo, berak dioen bezala, antipedagogikoak), demofaxismoaren (hau da, demokrazia sistema totalitario gisa) kritikara hurbildu nahi ditu oraingoan irakurleak. Mendebaldeko kultur inposaketan eta laguntza akademiko postmodernistan errotutako azterketa, hau guztia munduko “herri” borroka batzuetatiko ibilbidearekin batera. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.