Aipagarria izan zen Andoni Izagak egindako lana, txapelketa bikaina burutu baitzuen. Eta zumaiar gazteen maila ikaragarria ere aipamen berezi bat merezi dute, Alex Uranga eta Alex Odriozola esaterako. Azkeneko horrek, tamalez, ezin izan zuen finalera iritsi. Bertakoek ere ez ziren atzean geratu, nahiz eta Antonio Ortiz bakarrik finalera iritsi. Aritz Larrinagak final laurdenetan eta David Pérez final aurrekoetan kanporatuak izan ziren, Antonio Ortiz eta Andoni Izagaren aurrean. "Bestalde, Diego Cabrerari eskerrak eman beharko genioke Kanariak irlatik etortzeagatik gure zirkuituan parte hartzeko", adierazi du EKFBk.
Dropknee mailako finalean, Alex Castañeda izan zen berriz ere garailea. Nahiz eta lehiakide gogorrak izan; Aritz Aizpurua, besteak beste. 18 urte azpikoen mailan irabazlea Gontzal Bilbao bakiotarra izan zen. "Dudarik gabe, izen hau behin baino gehiagotan entzungo dugu. Eta Zirkuituaren txapela eskuratzeko aukera asko ditu, bi frogetan lehen postua eskuratu baitu", antolatzaileen arabera.
Aipagarriak izan ziren ere Jorge Naberan, Unai Granados eta Ignacio Ugaldek egindako lana. Open mailako txapela, Iñigo Gainzarain donostiarrak eskuratu zuen; honek ere azkeneko bi txapelketetan irabazlea izan da. Alex Uranga bigarren postuan geratu zen, Andoni Izaga hirugarren eta sopeloztarra den Antonio Ortizek laugarren.
Open Body
1. Iñigo Gainzarain (Donostia)
2. Alex Uranga (Ziske)
3. Andoni Izaga (Ziske)
4. Antonio Ortiz (PTX)
5. David Pérez (PTX)
6. Diego Cabrera (Kanariar Irlak)
7. Alex Odriozola (Ziske)
8 Alex Sebastian (Sopela)
Body Sub 18
1. Gontzal Bilbao (Bakio)
2. Jorge Naberan (BST)
3. Unai Granados (Ziske)
4. Ignacio Ugalde
5. Gorka Aginaga
6. Unai Zubizarreta (Orio)
7. Aitor Etxebarria
8. Mikel Atxega
Drop Knee
1. Alexander Castañeda (GST)
2. Aritz Aizpurua
3. Gorka Aresti.
4. Julen De Diego
5. Tony Leguern (Frantzia)
6. Ander Remiro
7. Alex Odriozola (Ziske)
8. Beñat Bidegain