Horrekin guztiarekin batera, egun horietan ere, “aparka esperientzia” delako jardueran parte hartu ahal izango da, Areetako Xake plazan, goiz eta arratsaldez. Bizikletak maileguan emateko eta era seguruan aparkatzeko sistema aitzindaria ezagutu ahal izango da. “aparka” sistema Emaús Bilbaok garatu du, hain zuzen ere, Mugikortasun Jasangarriaren Zentroaren bitartez.
Saltokiak
Aipatzekoa da ere, astean zehar herriko saltokiek bat egingo dutela harekin, erosketak egiteko bizikletaz mugitzen direnak babesteko. Bizikletaz, talde alai batek Algorta eta Romo-Areetako denda-kaleak girotuko dituzte hilaren 20 eta 21ean, ostiral eta larunbatean, bizikletaz dabiltzan edo erosketak egiten dituztenei GetxoBizi bizikleta zerbitzua erabiltzeko txartelak oparituz.
Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziak gogoratu duenez, “ibilgailuen CO2 emisioak dira hirietako aireko kutsaduraren eragile nagusienetakoak eta bertako biztanleen osasunarentzat arrisku-faktorea da, ingurumenarentzat kaltegarria izatearekin batera. Gure garraio ohiturak aldatzea egin beharreko bide luzea izan daiteke. Bide horren jomuga, hiriko airearen kutsadura etetea da. Mugikortasun Astea, hiritar guztiek zeregina duguna oroitzea nahi du, eta aldaketa txikienek ere, hala nola, bizikletan ibiltzeak, garraio publikoa aukeratzeak edo ibiltzea hautatzeak, gure bizi-kalitatea hobetu dezaketela”.