“Kontsumoak beherakada orokorra izan badu ere, Euskadin kontsumo ekologikoak gora egin du. Eta horren adibidea da Getxoko udalerria, bertako biztanleak elikaduraz gero eta arduratuago izanik gai ekologikoak ekoizten dituzten nekazariekin harremanetan jartzen baitira asteko erosketaren otzara betetzeko. Kontsumitzaile horiek produktu ekologiko eta bertokoen aldeko apustua egiten dute. Merkaturatze-kanal laburrak sustatuta, elikadura osasungarria egiteaz gainera –hondakin, transgeniko eta pestizida gabekoa-, onura soziala ere lortzen da aldi berean, landa eta bertako ekonomia bizkortzen lagunduz. Bio Getxoren zortzigarren aldia aukera ona da kontsumitzaile eta ekoizleren arteko aliantza horiek indartzen jarraitzeko”, aipatu dute Ekolur elkartetik.
Halaber, EAEn energia berriztagarrien eta garapen jasangarriaren arloan lan egiten duten enpresak ezagutzera emateko asmoz, azokan bioeraikuntzari lotutako proiektuak gauzatzeko, eta energia berriztagarriekin lantzeko dauden materialak ere erakutsiko dituzte, besteak beste.