ETA prest dago aurtengo Gabonen aurretik armak entregatzen hasteko eta nazioarteko ikuskariak arduratuko lirateke baieztatze lanaz. EFE albiste agentziak argitaratutako informazioa da, "prozesuaren berri duten iturriak” aipatuz. Horrez gain, argitaratu dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) adierazpena argitaratuko lukeela, presoek banakako neurriak hartu ahal izan ditzaten. EFEren informazioaren arabera, ETAk bere armen inbentarioa eskainiko du, baita armak gordetzeko erabiltzen dituen guneena ere. Aurreikusten dutenez, Espainiako Gobernuak ez du prozesu horretan parte hartuko, ezta Eusko Jaurlaritzak ere. Nazioarteko erakunde independente bat arduratuko da armagabetzearen erregistroaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!