Bestalde, Ongi Etorri bideragarria izan dadin hilean 15 euro jartzeko prest dauden 60 pertsona, familia, elkarte, kuadrila... behintzat behar direla adierazi dute euskaldunon topaguneko arduradunek. "Azaro arteko epea daukagu bazkide kopuru hau lortzeko, oraingoz 30 gara... mesedez posible baduzu lagundu informazio hau zure ingurukoen artean zabaltzen", azaldu dute. Udondo eta Ondizeko jaietan mahai bat jarriko dute informazioa zabaltzeko eta ordurako udazkeneko agenda ere eginda egongo da. "Zalantzarik, iradokizunik, ekarpenik... edukiz gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan posta edo telefono bidez", amaitu dutenez.
Body balance ikastarorako izen-emate orria (pdf)