Larunbat honetan, irailak 14, Bidezko Merkataritza jardunaldia izango da Itzubaltzeta / Romoko Gobelondo kalean; Emaús, Perualde, Mujeres con Voz, Educación sin Fronteras eta Schams gobernuz kanpoko erakundeen; Arotza, Trokazulo, La Mona eta Tudelilla ostalaritzako establezimenduen eta Getxoko Udalaren eskutik. Jarduera, udalerriaren gizarte eta merkataritza bizitza animatzeko jarduerak antolatzea eta aldi berean horiek egiteko alor desberdinetako elkarlana sustatzen dituen Getxoaktibatu! programa parte-hartzailearen barruan kokatzen da. Jardunaldia 11:00etan hasiko da Bidezko Merkataritzako Produktuen dastatzearekin eta eskulaneko produktuen erakusketarekin, eta horiek egun osoan zehar zabalik egongo dira. Ordu berean haurrentzako gynkana bat eta henna tailerra izango dira, baita kale animazioa ere, Thunder Clap Sound System taldearekin. 19:00etan papiroflexia tailerra izango da eta ordubete geroago Marokoko eta bidezko merkataritza jantzien desfilea. Argazkian, Itzubaltzetako hainbat tabernarik Pintxo Potea ekimena aurkezten / © Getxoko Udala.