Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak 14 tailer antolatu ditu ikasturte honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 12a, 21:53

Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak 2013-2014ko ikasturterako tailerren egutegia kaleratu du. "Gizartean emakumeen partaidetza politikoa eta soziala areagotzeko" helburuarekin, hamargarren edizioan hurrengo14 tailer (horietatik sei berri) izango dira: “Técnicas para hablar en público”, “¿Dejamos pasar la violencia por debajo de la puerta?”, “Taller de “desprincesamiento”, “Espacio intercultural para el empoderamiento”, “Nuevos desafíos para el feminismo: incorporar las voces de las mujeres migrantes”, “Autodefensa feminista”, “Análisis de la aplicación efectiva de al Ley integral contra la violencia de género desde el enfoque de derechos humanos”, “Jóvenes y violencia machista”, “Cuidar cuidándonos”, “¿Qué sabe tu cuerpo que tu no sabes (aún)?”, “Vivir nuestra menopausia de forma saludable”, “Mujeres artistas desde una perspectiva feminista”, “Bertso-eskola feminista” eta “Taller de mecánica de coches” izenekoak. “Beste urte batez Udalak aipatutako tailerrak sustatzen segitzen du, emakume getxotarrek oso ondo baloratutakoak, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren alde lan egiten segitze aldera”, nabarmendu du Keltse Eiguren Presidentzia eta Aukeren Berdintasuneko zinegotziak. Argazkian, Keltse Eiguren zinegotzia.

Ikastaroen egunak, orduak eta prezioak ezagutzeko udal web gunean kontsulta daitezke, www.getxo.net helbidean. Tailerrak Eskolan (Martikoena kaleko 16 zenbakian, Algortan) izango dira eta plaza kopurua mugatua da.

Parte hartzaileen profila

2012-2013ko ikasturteko parte hartzaileen profila apur bat aldatu zen, emakume gazteagoak (bataz besteko adina 50 izatetik 46 izatera pasa zen) izan baitziren, erdia (aurreko ikasturtean baino 5 puntu gehiago) etxetik kanpoko lanarekin; emakume jubilatuen kopurua %3tik %13ra areagotu zen eta elkarteren batean parte hartzen duten emakumeena jaitsi egin zen, %41etik %22ra.

Matrikula bi alditan

Aurretiko izen ematea egiteko epea irailaren 19tik 25era bitartean izango da eta aurten, berritasun bezala, behin betiko matrikula bi alditan egingo da. Urria eta abenduaren bitartean hasten diren tailerretarako onartuen zerrenda urriaren 3an argitaratuko da eta matrikula urriaren 7tik 11ra egin beharko da; urtarrila eta maiatzaren bitartean hasten diren ikastaroen onartuen zerrenda abenduaren 10ean ezagutuko da eta horiek matrikula abenduaren 16tik 20ra egin beharko dute.

Aurretiko izena egiteko inprimaki bat bete beharko dute interesatuek Herritarren Arretarako Bulegoetan, edo www.getxo.net web orrialdearen bidez. Onartuen zerrendak Villamonteko Kultur Etxean, HABetan eta www.getxo.net gunean egongo dira ikusgai.

Behin betiko matrikula HABetan egin beharko da (ordainketa egiteko erreziboa emango dute banku edo ordainketa elektronikoaren bidez ordaindu ahal izateko).

Ekimeneko esku-orria

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun