Itsas doinuak nagusituko dira asteburuan Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 13a, 12:02

Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista Areetan gaurtik igandera arte, 27. Habanera Jaialdiarekin. Hiru egunez, Boira eta Mestre D'Aixa talde katalanak eta Biotz Alai abesbatza getxoztarra arituko dira Areetako Xake plazan. Ohi bezala, saio guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. Halaber, jaialdiaren inguruan itsasoko produktuen azoka egongo da. Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez, jaialdiaren lehenengo saioan Boira taldea arituko da. Ahots hirukote bat da, gitarraz eta akordeoiaz lagunduta, eta 1998an hasi zen musikan. Herri eta tradiziozko musika lantzen dute, eta arreta berezia ematen diote habanerari, beste kanta mota batzuk ahaztu gabe, esaterako vals-a, boleroa, balada, sona eta sardana. Taldeak 2000n argitaratu zuen bere lehenengo diskoa: "Des del campanar de Lleida". Ondoren, "Retalls" eta "La mar de dins" etorri ziren eta aurten lan berria kaleratuko du, bere errepertorioari gehitu dizkion kanta berriekin. Argazkian, Areetan egiten den Habanera Jaialdiaren artxiboko irudia / © Getxoko Kultur Etxea.

Biharamunean, larunbatean, Villassar de Mareko (Bartzelona) Grup D'Havaneres Mestre D'Aixa seikotearen txanda izango da. Taldearen berezko estiloak habanera eta itsas erritmoak kanta herrikoi eta tradizionalekin uztartzen du, eta aldi berean bide berriak lantzen ditu konposizio propioekin eta katalanez abestutako musika pieza ezagunen moldaketekin.

Igandean, irailaren 15ean, Biotz Alai abesbatzarekin bukatuko da Habanera Jaialdia. Algortan tradizio handia duen taldea da, eta aurten itsas abesti eta habaneren errepertorio zabala eskainiko du.

Bestalde, kontzertuez gain, aurten bisitariek Itsas Azokaz gozatzeko aukera izango dute. Algortako Geltokia plazan, besteak beste, itsaskiak, bakailaoa eta kontserbak erosi ahal izango dira. Azoka 17:00etatik 22:00etara arte egongo da zabalik.

Boira

Boira habanera taldea Lleidan sortu zen 1998ko urrian, aurten 15. urteurrena ospatuko dutela. Urte horietan Herrialde Katalanetako, Galiziako, Euskal Herriko, Gaztelako, Frantziako eta Luxenburgoko bazter askotan jardun dira. Nabarmentzekoa da 2005. urtean Kuban eginiko bira, Habana, Santiago de Cuba, Camagüey, Cojimar eta beste hiri batzuetan aritzeko aukera eman ziotena.

2000. urteko udan Kataluniako telebistak Calella de Palafrugelleko Habanera Jaialdi ospetsuan jardun ziren, eta berriz jo zuten bertan hurrengo urtean.

2000an bere lehenengo diskoa kaleratu zuten, "Des del campanar de Lleida", hain zuzen ere. Ondoren, "Retalls" eta "La mar de dins" grabatu zituzten eta aurten lan berria kaleratuko dute, bere errepertorioari gehitu dizkioten kanta berriekin.

Boirak herri eta tradiziozko musika lantzen ditu, eta arreta berezia ematen dio habanerari, beste kanta batzuk ahaztu gabe, esaterako balsa, boleroa, balada, sona, sardana eta abar. Bere saioen ardatz nagusia hiru ahotsez eginiko kantuan datza, gitarraz eta akordeoiaz lagunduta.

Honako hauek dira taldekieak: Enric Bardina (baritonoa), Ramon Bordes (bigarren ahotsa eta gitarra), Jordi CArulla (tenorra) eta Toni Castell (akordeoia).

Abestuko dituzten kantak

• HABANERAS DE LA HABANA (Carlos Cano)
• A LA SOMBRA DE UN PALMAR ( Anónimo)
• BARQUEJANT (C. Casanovas-J. Bastons)
• ANTILLANITA (Anónimo)
• ESCOLTA ES VENT (Tòfol Mus)
• EL BARRALER (C. Casanovas-J.Bastonns)
• LA TAVERNA DEL VELL MERCANT (Enric Ferrer)
• LLUNA PLENA (T. Mus – J. Bastons)
• EL CAPITA (A. Mas – C. Casanovas)
• MARTA (Moisés Simmons)
• ENCISADORA (Ortega Monasterio)
• LUZ QUE BRILLAS (Popular)
L• ’HAVANERA DEL NÀUFRAG (C. Sánchez – A. Mas)
• LA CASITA BLANCA (I. Díaz – A. Pólito)
• L’HAVANERA DE TAMARIU (Pep Lladó)
• LA BELLA LOLA (Popular)

Mestre d’Aixa

1981. urtean Vilassar de Mar-en auzo-jai baten ondorioz sortutako taldea, garatuz joan da gaur egun duen profesionalizazio maila izateraino. Azkeneko urte hauetan taldearen egituran aldaketak izan diren arren, oinarrizko osaketa mantendu izan da, ahots mistoek, akordeoia, gitarrak eta perkusio elementuez osatua.

Taldearen berezko estiloak habanera eta itsas-erritmoak kanta herrikoi eta tradizionalekin konbinatzen du, eta aldi berean bide berriak uztartzen ditu konposizio propioekin eta katalanez abestutako musika pieza ezagunen moldaketekin.

1991. urtean bere lehen lana argitaratu zuten, "A vol de gavina" izenburupean. Hurrengo urtean, Aquesta Mar habanerarekin bigarren “Concurs biennal d’Havaneres Inédites de Badalona”-n, hirugarren saria eskuratu zuten.

1994. urtean "Mariner de Catalunya", bere bigarren lana kaleratu zen, kalitate haundiko kantek osatuta. Eta 1997. urtean, taldearen 10. urteurrena ospatzeko, "Mestre d’Aixa 10 anys": 86-96 izanburua duen konpaktoa osatu zuten, 20 kanten bitartez taldearen ibilbide osoa errepasatzen duena.

2003an "Vela llatina" kaleratu zuten eta, taldearen osaketan zenbait aldaketa egin eta gero, 2009. urtean une arte kaleratu duten azken diskoa grabatu zuten: "Un cafè entre el cel i el mar".

Kataluniatik at, hainbat aldiz jardun dira Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetako beste lurralde batzuetan, hala nola, Andorran, Valentzian eta Balear Uharteetan.

Abestuko dituzten kantak

• ENCISADORA (Josep Lluis Ortega Monasterio)
• BITXINTXO (Josep Lluis Ortega Monasterio)
• LA BARCA XICA (R. Llop / Josep M. Roglan)
• VIAJERA (Francisco del Val /Antonio García Morcillo)
• TORREVIEJA (Ricardo Lafuente Aguado)
• EL CANÓ DE PALAMÓS (Josep Lluis Ortega Monasterio)
• VEINTE AÑOS (Mª Teresa Vera)
• BON CREMAT (Josep Lluis Ortega Monasterio)
• JOXÉ MIGUEL (Popular)
• VESTIDA DE NIT (Letra: Glòria Cruz / Música: Càstor Pérez)
• NEGRITO CONGO (Popular)
• ESCOLTA ES VENT (Tòful Mus / J. L. Ortega Monasterio)
• LOLA LA TAVERNERA (J. Bastons / C. Casanovas)
• PLORA GUITARRA (Josep Lluis Ortega Monasterio)
• LA BELLA LOLA (Popular)

Biotz Alai

Bariko San Nikolas eliz abesbatza modura sortu zen 1923an Algortan. Manuel Gainza izan zuen lehenengo zuzendaria eta Ángel de Uriguen ondoren.

1966. urtean Juan Jose Gainzaren zuzendaritzapean, lehenengo zuzendariaren semea hain zuzen, aro berri bat zabaldu zitzaigun. Abesbatza kanpora begira jarri zen eta lan aberatsa gauzatu genuen: lehiaketa, emanaldi, koru-alarde, kantu-bira zein disko grabaketak.

Egindako lan eta sarien artean nabarmentzekoak hauek:

- Ahots grabetan Lehen Saria. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan, 1969. urtean.

- Lehen Saria Torreviejako Habanera Lehiaketan, 1970ean.

- Lehen Saria Torreviejako Polifonia Lehiaketan 1972an.

- Langolleneko (Gales) jaialdian arrakasta handiz hartu genuen parte 1972 eta 1973an.

- Euskadiko Ahotsak azken lehiaketako Lehen Saria, 1979. urtean egina. Bertan ahots grabeen abesbatza guztiek hartu zuten parte.

- Estatu espainoleko hiriburu guztietan emanaldiak, horien artean nabarmentzekoak: Bartzelonako Palau de la Musican (1978 eta 1981ean), Xixongo Katedralean zein Unibertsitatean, Salamancako Unibertsitatean, Television Española-n, Tele France-n eta Euskal Telebistan.

- Alemania, Holanda, Belgika, Ingalaterra, Gales eta Frantzian egindako birak.

- 1982tik 1985era bitartean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, eta Sestaoko Orfeoia eta Deustoarrak-ekin batera hainbat kontzertu eman genituen, eta Cherubini-ren “Requiem in re minor" interpretatu zuten.

- 1982. urtean bira Txekoslovakian, Praga, Lidice, Moravia eta Ostravan emanaldiak eskainita.

- Gorizzia-ko (Italia) Nazioarteko Lehiaketan parte hartzera gonbidatuak 1984an.

- 1985ean, Urrezko Domina, Neuchatel-eko (Suitza) Nazioarteko Lehiaketan, mundu osoko abesbatzek hartu zuten parte.

- Neuchatel, Suiza, 1985- 1987an egin genuen Portugaleko biran, Casçais eta Lisboan emanaldi arrakastatsuak eskaini zituzten. Gainera, gonbidatu moduan parte hartu genuen Coruñako (Galizia) Habanera Sariketan.

- 1989an Venezuelan zehar bira bat egin zuten, eta hainbat hiritan emanaldiak eskaintzeaz gain, 30 obra grabatu genituen Venezuelako telebista batentzat.

- 1990 eta 1991ean Kanaria zein Galizian birak; besteak beste nabarmentzekoa da done Jakue Katedralean abestu zuten Goikoetxearen Meza.

- 1993an Argentinatik bira, Buenos Aires eta Mar de Platako hainbat antzoki eta auditoriotan izaniko emanaldiez gain, Euskal Telebistarako grabazio bat egin zuten.

- 1996an arrakastaz hartu zuten parte Pecs (Hungaria) I Conviival Song Festival-en emaniko hainbat kontzertutan.

Bost disko grabatu dituzte Bartzelonako Columbia etxearekin eta bi Pariseko Pathé Marconi-rekin.

1997an eta 75. Urteurreneko ospakizunetan, taldearen lau disko onenak CD formatuan berrargitaratu zituzten.

1998. urtean 75. urteurrena ospatu eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen omenaldia jaso zuten. Bilboko auditorioetara gonbidatu gintuzten: Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan, Euskalduna Jauregian eta Athletic Club-en egoitzan; eta azken horren 100. urteurrenean Ainhoa Artetarekin batera aritu ziren.

1999 eta 2000. urtean hainbat emanaldi eskaini zuten Euskalduna Jauregian eta Guggenheim museoan, bakarrik nahiz Bilboko Abesbatza eta Joaquin Atxukarro piano-jolearekin.

2000. urtean Kanariar Irletan hainbat emanaldi eskaini zuten, besteak beste, Los Jameos del Agua auditorioan.

Abesbatza gaur egun 40 gizonezkok osatzen dute, eta 2009ko urtarriletik aurrera Josu Soldevillak zuzentzen du.

Abestuko dituzten kantak

• Canción de Viejo Poeta (Iruarrizaga)
• Peregrina (Palmerín)
• Adiós (Luis de Aramburu)
• Por el mar (Moreno Buendía)
• Blancas como palomas (Donnay)
• Tu, mi barco y el mar (Gregorio García Segura)
• Allá en mi Cuba (Montsalvatge)
• Habanera de Algorta (Txema Barrita)
• Itxasoa (Popular)
• Boga-Boga (Guridi)
• Kitolis (Aramburu)
• Itxasoko Erege (Popular)
• Arrantsalia (Azkue)
• Beti Eskamak Kentzen (Padre Madina)
• Itxasoan (Padre Donostia)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun