Bigarren asteburuari ekingo diote gaur Urdulizko jaiek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 13a, 12:32

Urdulizen eta inguruetan asko eta asko konturatu gabe ibili arren, aste bat pasatu da Elortza eskolako ikasleen guraso elkarteko kideek pregoia irakurri eta aurtengo Andra Mari jaiei hasiera eman zien txupina jaurti zutenetik. Gauzak horrela, elizaldean indar guztiak xahutu ez duenak jai gura asetzeko moduko beste asteburu bat izango du aukeran, oraingoan Elortzan. Kirol ekitaldiak alde batera utzita, jai egitarau ofizialeko ekimenik aipagarriena 20:30ean izango da, kultur etxean. Bertan, bertso-saio gogoangarria izango da, Amets Arzallus, Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Unai Iturriagak Aitor Esteban gai jartzailearen aginduetara abestuko dutela. Eguraldi ona eginez gero, saioa kanpo aldean izango da, ostantzean barruan. Bihar, ordea, Iratxo Gorria herriko dantza taldearen emanaldia izango da Elortza eskolaren patioan, eguerdian. Musika emanaldiak, haurrentzako jolasak eta autoen erakusketak ere ez dira faltako. Argazkian, Onintza Enbeita.

Urdulizko Andra Mari jaietako bigarren astebururako egitarau ofiziala

Irailak 13, ostirala

• 16:00etan, eskubaloia umeekin, Urduliz eskubaloi taldearen eskutik, Agirre lehendakariaren plazan.

• 18:00etan, VI. Skate Xpression, musikaz alaituta Urdulizko skate pistan (euria izatekotan beste egun batean izango da).

• 19:30ean, goma pelotazko emakumeen pala partidua eta profesional mailako pala partidua Iparralde kiroldegian.

• 19:30ean, III. Futbol 7ko Txapelketaren finalak Iparralde futbol zelaian.

• 20:30ean, bertso-saioa kultur etxean. Eguraldi ona eginez gero kanpo aldean izango da, ostantzean barruan: Amets Arzallus, Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga.

• 23:00etan, kontzertua Elortza auzoan, Mercado Negro eta De Acero (Extremoduroren omenez) taldeen eskutik. Ondoren, musika dantzatzeko DJ Beñatekin.

Irailak 14, larunbata

• 10:00etan, txistularien kalejira.

• 11:00etan, Txu-txu trena eta umeentzako parkea (puzgarriak, ludoteka, rokodromoa eta tirolina), Elortza eskolaren patioan.

• 12:00etan, Iratxo Gorria herriko dantza taldearen emanaldia Elortza eskolaren patioan.

• 12:00etan, VI. Ping Pong tximista txapelketa Elortza eskolaren patioan. 10 urtetik gorakoentzat.

• 12:30ean, erronka nagusia Sokatirako mutilen eta Kick Boxingeko mutilen aurka Udaletxeko enparantzan.

• 14:30ean, herri bazkaria Iparralde kiroldegian. Txartelak salgai: Txiki Barri jatetxea eta Txiberri tabernatan, Irailaren 8ra arte (nagusiak 10 euro eta umeak 5).

• 17:00etan, VI. Kotxeetako Urduliz Slaloma Urdulizko futbol zelai zaharreko parking-ean.

• 17:00etan, Urduliz futbol taldearen aurkezpen partidua Getxo futbol taldearen aurka Iparralde futbol zelaian.

• 20:00etan, sardina jana, trikitrixaz eta panderoz alaituta, Udaletxeko plazan.

• 21:00etan, Kick Boxing lehia-erakusketa Iparralde kiroldegian.

• 23:00etan, mozorro gaua: txandal party. Kontzertua Elortza auzoko txosnagunean, La Margen eta Tight Leash taldeen eskutik. Ondoren, erromeria Luhartz taldearekin.

• 23:00etatik 2etara Alkoholemia prebentzio-kontrola. Informazio aterpea, drogari buruzko materiala eta informazioa eman zein alkoholemia kontrolak egingo dira, txosnagunean.

Irailak 15, igandea

• 11:00etan, XVI. Frontenis Bikote eta Bakarkako Txapelketako finalak Agirre lehendakariaren plazako frontoian (euria izatekotan Iparralde kiroldegian jolastuko dira).

• 16:00etan, Mus Txapelketa Arbelaitz tabernan.

• 17:30ean, txapelketa kotxeen erakusketa eta karting erakustaldia Urdulizko Iparralde Racing Club taldearen eskutik, Elortza auzoko txosnagunean.

• 18:00etan, areto dantzak Iparralde kiroldegian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun