Beraz, jendez lepo egon zen kiroldegian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek “Sentitu, pentsatu, ekin” euren ikuskizun berria aurkeztu zuten, txiki eta nagusien gozamenerako. Gainera, Ander Deuna ikastolako bertso eskolako ikasleek hirukotearekin abesteko aukera izan zuten, oholtza gainean bertsoak botaz.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Sopelan 2013 (© Sopelako Udala)
Euskal Herriko pailazo ezagun eta maitatuenak Sopelan izan ziren atzo, eta iaz bezala, Larrabasterrako Urko kiroldegia guztiz bete zuten berriro ere. Pirritx, Porrotx eta Marimotots txikien aurpegietan (eta zergatik ez, nagusien aurpegietan ere) irriak margotzeko asmoarekin hekdu ziren, eta zalantza barik, euren helburua lortu zuten. Pailazo-hirukoteak emanaldi bi eskaini zituen, 16:00etan eta 18:30ean, eta bertaratu zen publiko kopuru handia dela eta ilara luzeak sortu ziren sarreraren alboan. Sarrerak irailaren 2an jarri ziren salgai, eta aste bi igaro ez zirenean 1.200 sarrera saldu ziren (agortu egin ziren). Ikusleen gehiengoa sopeloztarra izan zen, baina Uribe Kostako inguruko herrietatik ere lagunak gerturatu ziren. Argazkia: © Sopelako Udala.