Werten hezkuntza erreforma azalduko dute ostegunean Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 16a, 15:40

Herriko jaiak amaitu eta ikasturtea abiatu denean, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak "inposatu" nahi duen hezkuntza erreforma berriaren (LOMCE deitutakoa) edukiak azalduko dituzte Urdulizen. Hitzordua ostegunean jarri dute, arratsaldeko 7etan, Urdulizko kultur etxean. Antolatzaileek gogoratu dutenez, PPk "hezkuntza komunitateko sektore bakar batekin ere ez" du adostu LOMCE Legea, baina halere martxan jarriko du. Haien ustez, aipatu legeak "egungo hezkuntza sisteman aldaketa nabarmenak izango ditu, Euskal Herrian bereziki nabarituko direnak. Euskara 3. mailako hizkuntza izatera pasatuko da, diru publikoz sexu-segregazioa egiten duten ikastetxeak lagunduko dira" edota "merkataritza zein kapitalismo interesetan oinarritutako hezkuntza sortuko da". Argazkian, 2012ko abenduaren 13an, Kontseiluak agerraldia egin zuen Bilbon, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak aurkeztutako lege proposamena salatu eta ikasle euskaldunak sortuko dituen hezkuntza sistema bakarra aldarrikatzeko / © Kontseilua.

Horren ordez, "Euskal Herriak bere hezkuntza eraiki" behar delakoan daude. Izan ere, "hezkuntza herrien motorra dela ulertzen dugu, eta beraz, herri baten etorkizuna bermatzeko, Euskal Herrian hezkuntza sistema egokia eta herritarra izatea ezinbestekoa dela uste dugu". Horregatik, "lege berri horrek ekarriko duena eta hezkuntza komunitatetik planteatzen zaizkion alternatibak eraiki, garatu eta jakiteko" hitzaldira hurbiltzera gonbidatu dituzte urduliztarrak.

Ekimeneko kartela

Kartela1
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun