Leioako udal zentralita lineaz kanpo izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 16a, 18:34

Leioako Udalak berak jakinarazi duenez, bihar, asteartearekin, udaletxeko telefono zentralita ez da ibiliko, hainbat orduz. Zehazki, eraikinean elektrizitatea moztuko dute goizeko 9etatik 12etara eta, beraz, tarte horretan udaletxeko telefonoak ez dira martxan izango. Horren aurrean, Udaltzaingoak kasu horietarako duen telefono zenbaki berezia (692 730 092) jarriko du herritarren eskura, baina larrialdi deiak soilik egin ditzaten. Leioako Udalak barkamenak eskatu ditu egoerak sor ditzakeen eragozpenengatik. Bestalde, gaur bertan neguko ordutegia ezarri dute Leioako udal bulego guztietan eta hortaz, hemendik aurrera udaletxea, bulego teknikoa, Pinuetako bulegoa eta gizarte zerbitzuak 8:30etik 14.30era izango dira zabalik. Kultur Leioari dagokionez, 9:00etatik 21:00etara mantenduko dute irekita. Bestelako zerbitzuek honako ordutegiak izango dituzte: KZgunea, 9:00-13:00 (iraila) eta urritik aurrera 16:00-20:00; Euskara Zerbitzua, 9:00-14:00; Liburutegia, 9:00-20:00; Kultura, 9:00-8:00; Harrera, 9:00-21:00; estalde, Aterpe Leioa Gaztegunearen ordutegiak honakoak izango dira: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:30-20:30. Ikasketa gela: astelehenetik igandera, 10:00-14:00 eta 16:30-20:30; Gaztelekua: ostirala eta larunbata, 17:00-22:00. Igandea, 17:00-20:30. Argazkian, Leioako udaletxea / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun