Empresa Europea de Trabajos Forestales SL da azpikontratatutako enpresa. Bertako hiru lorazainek, ofizial batek eta arduradun batek osatzen dute lan taldea. Langile horiek jantzi zuriekin jantzita izango dira. Horien lana landa nagusien enborrean dagokion txertoa jartzean datza, eta ale gazteagoak moztu eta berton tratatzea.
Auzokideen kexak
Fallopia Japonicaren presentzia Gobelan ez da berria. Ja 2011ko maiatzean, Gobela ibaiak kaltetutakoen elkarteak salatu zuen landare horren presentzia "oso kezkagarria" zela eta premiazko neurriak hartzea eskatu zuen, batez ere, Gobela ikastolaren inguruetan. Kike Diez de Prada elkarteko presidenteak nabarmendu zuenez, erakundeen aldetik "ez sentsibilizaziorik ezta ezabatzeko ekimenik ere" ez zuten sumatzen. Gainera, urteetan Getxoko Udalak egindako lanak erabat kaltegarriak zirela nabarmendu zuten, sastrakak kentzean "izurritearen ugaltzea errazten baitute". Elkartearen ustez, Fallopia Japonicak bertako flora ezabatu eta ubidea ixten du, uholdeak errazten. Dena delakoa, 2011n, Fallopia Japonica Gobelatik desagerrarazteko lehen ekimena abiatu zuen URAk, Getxo eta Sopelako udalerrietan. Orduan 85.438,68 euro erabili zituzten. Pasa den ekainean, URA prest agertu zen berriro ere espezie horren aurka jarduteko, baina orduan Foru Aldundiaren baimena falta izan zitzaion, arrain hiruarantzaren ugaltze garaia bermatu behar zela eta.
Fallopia Japonica espezie inbaditzaile exotiko gisa izendatua dago. Japonian du sorburua eta XIX. mendean lora apaingarri gisa ekarri zen Erresuma Batura eta Ipar Ameriketara.
Adituen arabera, Fallopia Japonica kentzea oso zaila da, eskuz banan-banan kendu behar baitira landak. Munduan 100 espezie inbaditzailea indartsuenen artean sailkatu dute; egun batean 10 zentimetro hazi daiteke, eta erraz ugaldu daiteke zentimetro bakarreko zurtoina izanda. Haren errizoma sare zabalak ahalbidetzen dio ugaltze azkarra. Kontuan izan, 7 eta 20 metro altuerako zurtoinak izan ditzakeela. Espazioaren okupazio eraginkorraz, tokian tokiko landarediaren zabaltzea oztopatzen du. Oso lehiakorra da, aldameneko espezien kalterako.
Nabarmenena da ingurune freskoetan –ibaiertzetakoa kasu– bere hazkunde potentziala. Horregatik, URAk azken urteotan espeziearen kontrol eta kentze lanak abian jarri ditu EAEko ibai ertzetan, Gobela tartean. Kontrol eta kentze lan horiek aldez aurretik egin diren eremuetan, nabaria da Fallopia Japonica kaltetuagoa dagoela (zurtoinak eta hostoak horixka koloredun orbanak ateratzen zaizkio, eta hazkundea motelagoa eta amorfoagoa izaten du).