Mugikortasun Astea dela eta,
Leioako Udaleko Tokiko Agenda 21 eta Partaidetza Zinegotzigoak
zenbait jarduera (pdf) antolatu ditu bihartik irailaren 23ra bitartean. Protagonista, beti bezala, asteleheneko Kotxerik gabeko eguna izango da. Egun horretan Errotabide kalea trafikoari moztuta egongo da hainbat ekintza hartzeko, horien artean, patinak, cart-ak, bizikleta biribila, ONCErekin ibilbidea eta isunak jartzea, tokiko iturriek azaldu dutenez. Horren helburua "herritarrengana heltzea da, hau da, aldaketa txikienek ere (hala nola kotxea hartu beharrean bizikleta, garraio publikoa edota oinez joateko aukerak egitea) gure bizi-kalitatea hobetu dezaketela agerian jartzea". Aurtengo leloarekin, “Mugi zaitez aire garbiagoaren alde!", garraioak hiriko airean daukan eraginari buruz gogoeta egitera gonbidatu nahi dituzte herritarrak. Halaber, herritarrek aukeratzen duten garraio motaren arabera airearen kalitatea hobetzeko daukaten gaitasuna islatzen du. Argazkian, kalea trafikoari moztuta, Kotxerik Gabeko Eguneko aurreko edizio batean / © Herrigune.