Edari alkoholikoak kenduko dizkiete adin gabekoei Areetako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 17a, 14:11

Getxoko Udaltzaingoak dispositibo berezia jarriko du indarrean Areetako Mesedeetako jaietan (pdf), iazkoaren antzekoa, "istilurik gerta ez dadin eta adin gabekoei alkohola saltzea ekiditeko", udal iturriek adierazi dutenez. Tokiko erakundeak zigorrak ipiniko dizkie droga-mendekotasun prebentzio alorreko legea hausten dutenei. Udaltzaingoak abiatuko duen operatiboan "herritarren segurtasunaz" arduratuko den Ertzaintzak eta Udaleko Babes Zibilak ere parte hartuko dute. Besteak beste, polizia-taldeak jai eremutik eta inguruetatik ibiliko dira, bereziki Areetako hondartzako gunean. Ostiral arratsaldetik, hilak 20tik, igandera arte, hilak 22ra arte, adingabeei alkohola ez saltzeko eta edari alkoholikoak atzemateko kontrolak jarriko dituzte. Kasu horietan adingabeen gurasoei jakinaraziko diete gertatutakoa.

Ez legezko salmenta eta adingabekoen alkoholaren kontsumoa kontrolatzeko gaueko txandak indartuko dituzte nabarmen, baita beste era batzuetako istiluak ekiditeko ere, Herritarren Segurtasunari eta Udal Ordenantzei lotutako. Alkoholemia prebenitzeko kontrolak ere egingo dituzte Bide Segurtasun alorrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun