
Sopelako Udal Euskaltegiko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 26an amaituko da, tokiko iturriek adierazi dutenez. Auzokideek ohikoak diren euskalduntze maila guztiak eskura izango dituzte: perfilak egiaztatzeko azterketak, eta abar. Gainera, behar bereziak dituzten taldeentzat ere ikastaro berezituak egongo dira, besteak beste: guraso taldeak (seme-alabekin euskara praktikatu gura dutenentzat), bizkaiera ikastaroa (bertako euskara ikasi gure dutenentzat), merkatari taldeak (herriko dendarientzat beren-beregi sortutako taldea) eta kirol begiraleentzako taldeak (kirol entrenatzaile edo begiraleentzako taldeak, hiztegi berezia ikas dezaten, eta abar). Izena emateko Udal Euskaltegira joatea besterik ez dago: Enrike Urrutikoetxea, 10 / 944 763 154 /
euskaltegia[abildua]sopelana.com. Argazkian, haurrak Aitxu! euskara taldeak antolatutako dantzaldian.