Kurtzio Kultur Etxeko ikastaro berrietan izena eman daiteke jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 17a, 16:14

Sopeloztarrek ikastaro-eskaintza zabala izango dute Kurtzio Kultur Etxean, adin eta gustu guztietara zuzenduta. Ikastaro batzuk berriak izango dira, eta beste batzuk, ostera, aurreko urteetan eskaini diren berberak dira (arrakastatsuak izan direnez, 2013-2014 ikasturtean ere eskainiko dira). Izena emateko epea irailaren 16tik 30era izango da: hilaren 22ra arte Sopelan erroldatuta daudenentzat eta hurrengo egunetik aurrera gainontzekoentzat. Udaletxean, Sopelarin bulegoan eta Kurtzio Kultur Etxean egin daiteke inskripzioa. Internet bidez ere izena eman daiteke, udal iturriek jakinarazi dutenez. Horrenbestez, haurrentzako eskultura eta pintura, txikientzako sormena, tangoa, argazkigintza eta euskal kantak irakatsiko dituzte Kurtzio Kultur Etxean. Ordainketa, izen-ematea amaitu ondoren, taldea osatzeko gutxieneko jende kopurua lortzen bada, eta ikastaroa hasi aurretik. Argazkia: © Sopelako Udala.

Ikastaroa bere osotasunean ordainduko da Txartelaren bidez, edo erreziboaren bitartez (kasu honetan, aurrezki libretaren originala aurkeztu beharko da ordainketa egiten den tokietan).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun