Astialdi begirale ikastaroan izen-ematea zabaldu dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 17a, 17:53

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak, azken urteotan bezala, astialdi begirale ikastaroa antolatu du, Urtxintxa eskolarekin batera. Ikastaroak 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu, bi multzotan banatuko direnak. Lehenengoa aurtengo urritik datorren urteko maiatzera arte egingo da. Bigarrena, berriz, 2014ko irailetik abendura. Saio guztiak asteburutan izango dira. Parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte beteta izatea, edo 2013ko abendua baino lehen betetzea; eta praktikak udalerriko elkarteren batean egiteko konpromisoa hartzea. Ikastaro osoagatik 310 euro ordaindu beharko dira, hasieran 220 euro eta datorren urteko irailean beste 90 euro, beti ere aterpetxeen prezioa ez dagoela barne. Matrikulazioa atzo abiatu zuten eta irailaren 30era arte egongo da zabalik, goizeko 9:30etik 14:00era. Ikastaroko izen-ematea Bizarra Lepoan elkartearen Algortako bulegoan egin beharko da: Martikoena kalea 16, 2. solairua, 4. bulegoa. Horretarako DNIren fotokopia, argazki bat eta bankuan (Kutxabank, 2095 0019 50 9102257479) dirua sartu duteneko ordainagiria eraman beharko dituzte interesatuek. Argazkian, begirale bat hainbat umerekin.

Ikastaroaren bidez ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak trebatu nahi dituzte Urtxintxa eskola eta Getxoko euskara elkarteko kideek. Halaber, astialdiko heziketan hausnarketa eta marko teoriko baten ezagupenari hasiera ematea eta ikaslea hausnarketa eta autokritikarako prestatzea dute helburu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun