Urteak konponbidea eskatuz
Gaminiz Bizirik elkarteak ohar batean adierazi duenez, Gorlizko eta Plentziako udal gobernuak dira ezbeharraren erantzule, aurrez tankerako istripuak saihesteko galdegindako segurtasun neurriak hartu ez dituztelako.
Mungia Bidearen egoera arriskutsua da oso, haien hitzetan. Ez dago espaloirik eta bazterbiderik eta zebra bideak txarto marraztuta eta arriskutsu daude. Ezbeharra gertatu zen zebra bidea, adibidez, aldapadun autoen irteera batean bukatzen da.
Gaminiz Bizirik elkarteak gogorarazi duenez, bi urte baino gehiago daramatza Gaminiz auzoa arriskutsua dela salatuz. Denbora tarte horretan, behin-behineko segurtasun neurriak hartzeko galdegin diete Plentziako eta Gorlizko udalei, Mungia Bideko espaloi berriak egiten dituzten artean. Plentziara sartzeko autoek eta autobusek duten bidea da honakoa.
Eskaera hauen aurrean, "jaramonik egin" ez dutela salatu dute elkarteko kideek eta, gertaera lazgarri honen aurrean, jarrera aldatu eta bizilagunen segurtasuna handitzeko neurriak hartzeko galdegin diete.