Bihar, asteazkenarekin, berriz, Loma Prieta estatubatuarrek emango dute kontzertua, Europatik zehar dabilen jiraren barruan. San Fraciscotik datorren hardcore taldea hori Europa, Mexiko, Japon eta Estatu Batuetatik birak egin eta gero Euskal Herrira hurbildu dira "I.V." beraien azken lana aurkeztera. Oraingoan Deathwish zigilu ezagunak fitxatu ditu, disketatik at, zuzenekoetan erakusten duten emozionaltasun tonengatik. Emanaldia Oviedoko Enoch Ardon-ek osatuko du. Banda 2005ean jaio eta 2008tik jo gabe egon da. "Orchid taldearen antzeko screamo indartsua jorratzen dute eta bueltarako oso prest daudela dirudi", Musikazuzenean.com atariaren ustez. Kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrera 6 eurotan dago.
Astebururako egitaraua
Ostegunean atsedena hartu ostean, ostiraleko gaua urriaren 5ean Bilboko Santana 27 aretoan egingo den Musikazoka Bizkaiko musikari independenteen jaiari eskainiko diote. Besteak beste, Musikazokan izango dira 4 Tragos, Nasti de Plasti, Conflict Noise, Angel Arellano, Alerta, Bajo Axpe, Mashai, Mala Noche, Pabellon 314, Evil Seeds, Laseda, Arbian, Karretera Agropecuaria eta Doblete en el Taburete. Sentinelen Musikazokarako izendapenak egingo dituzte, bertako kanta ezagunak abestearekin batera. Larunbatari dagokionez, Viva Vinagre eta Matutano taldeak arituko dira 20.30etik aurrera.