Aplikazioari esker, erabiltzaileek denbora errealean –mugikorretatik edo tabletatik– bizikleta publikoen edo aparkalekuen eskuragarritasuna ezagutu ahal izango dute, hala nola, kokapena, hurbilenak detektatuz eta, nabigatzaile baten bidez, bizikletarako gomendatutako ibilbidetara, bidegorrietara eta udalerriko zerbitzu ezberdinetara heltzeko aukera emango du: osasun zentroak, polizia, elizak, monumentuak, gune turistikoak edo kirol instalazioak.
Imanol Landa Getxoko alkateak adierazi duenez, “bere egunean GetxoBizi-bizikletak alokatzeko lehen sistema publikoa Bizkaian martxan jartzen aitzindariak izan baginen, gaur beste pausu bat eman eman dugu bizikleta hiriko garraiobide praktikoa eta ekologikoa sustatzeko, mugikorraren bitartez beharrezkoa den informazio guztia emanez hiriko txirrindularitzaren esperientziaz ahalik eta gehien gozatzeko, lanerako, erosketetarako, izapideak egiteko zein aisialdirako. Horren harira, bizikleta pribatuarentzat ere baliagarria izango da. Eta bizikleta propioa ez edukitzekotan, publiko bat non aloka daitekeen adierazten du. Azken finean, aurrera segitzen dugu bizikleta auzokidearen zerbitzuan jartzeko era erraz, praktikoa eta merkean, horrela, eta mugikortasun jasangarriaren bitartez, gure udalerriaren ingurugiroaren hobekuntzan eragina izateko”.
Bestalde, Victor Furundarena CEDEMOSeko gerenteak nabarmendu duenez, “garapen hau Emausek, CEDEMOS Mugikortasun Jasangarriaren zentroaren bitartez, mugikortasun jasangarriaren sektorean egiten ari diren I+G proiektuen adibidea da. Mugikortasun jasangarriak pertsonen jarrerekin duela zerikusia, beste gauza batzuekin baino gehiago, eta gaur aurkezten dugun aplikazioak herritarrak hirian bizikleta gehiago erabiltzera animatu nahi ditu”.
Aplikazioaren erabilgarritasuna
Aplikazioa deskargatu ondoren (gazteleraz, euskaraz edo ingelesez konfigura daiteke), aktibatu egiten da eta pertsona bera non dagoen eta eskura dituen mailegu tokiak agertzen dira, horien artean dagoen distantziaren arabera ordenatuta. Erabiltzailearen kokapena edozein izanda ere, hurbilen dagoen mailegu puntua zein den jakingo du beti. Gune horretan dauden plaza libreren eta dauden bizikleten kopuruaren berri ere agertzen da. Hori Getxoko mapa batean kokatzen du aplikazioak eta horren argazkia erakusten du jakiteko zein den eta horra nora hel daitekeen jakiteko… Mailegu puntu desberdinen arteko ibilbideak zehazteko aukera ere dago eta baita erabiltzaileek segurutzat, interesgarrienentzat edo turistikotzat jotzen dituzten ibilbideak proposatzeko ere. Informazio hori erabiltzaileen artean parteka daiteke eta aplikazioan karga daiteke. Era horretan bisitariek gehitzen ari den informazio hori ezagutu ahal izango dute. Era berean, gune faboritoak ezartzera ere ahalbidetzen du.
Hori guztia bidegorriak, interes guneak (anbulatorioak, elizak…) erakusten dituen Getxoko mapa batean agertzen da. Aplikazioak gaurkotzen joango dira. Beste interes aspektu batzuk sartzea erabiltzaileen beharrek eragingo dute, horiek interesgarritzat edo ez joko baitute informazio desberdinak sartzen joatea.
Aplikaziorako sarbideak
App GetxoBizi aplikazio bakuna eta erabilerraza da. Smartphonetik edo tabletatik dohainik jaitsi daiteke, sistema operatiboaren arabera.Horretarako, telefono mugikorretatik www.getxo.net webgunean sartu egin behar da edo www.cedemos.org en. Aplikazioa deskargatu ahal izango da ere ordenagailuaren bitartez, informazioa dagoen orrian eta telefonoaren edo tabletaren dagokion sistema operatiboarekin QR kodea eskaneatuz. Halere, hirugarren aukera dago: Playstorean (Android) edo APPstorean (Iphone, Ipad) sartuz eta mugikorretatik edo tabletatik GetxoBizi aplikazioa bilatu eta instalatu.
GetxoBizik 12 gune eta 85 bizikleta ditu
GetxoBizik 2009ko urtarrilaren 11n jarri zen martxan, bizikletak alokatzeko lehenengo sistema publikoa Bizkaian. Gainera, bi udalerrien arteko (Getxo eta Leioa) operatibitatea ahalbidetzen duen bizikleten mailegurako lehen zerbitzua da estatuan. 85 bizikleta eta mailegatzeko 12 gune ditu udalerri osoan zehar (Udala, Algortako Telletxe eta Areetako Xake plazak, Bidezabal, Andra Mari, Ereaga hondartza, Kirol Portua, Fadura kiroldegia, Gobela kiroldegia, Bizkaiko Zubia, Salsidu eta Aixerrota), gehi Leioako beste lau.
Urtean 2.500 erabiltzaile baino gehiago izaten dira (zerbitzua hasi zenetik aldian behingo 6.000 erabiltzaile). Beti oso harrera ona eduki du eta urtez urte maileguak areagotu egin dira.
Maileguaren prezioa 2 euro egunean edo 10 euro urtean da. Informazio gehiago nahi duten pertsona interesatuek www.biziprest.com/getxobizi web gunera jo dezakete.