Jatorri eta herrialde oso ezberdinetatik heldutako musika bandak entzungai izango dira irailaren 20tik 22ra Altzagan eta Astrabuduan. Izan ere, Leioa, Basauri eta Sestaoko udalek ez bezala, Musikaleri eustea erabakiko du Erandioko tokiko erakundeak, jaialdiaren 23. edizioa betez. Ondorioz, hamabi beharrean, sei taldek baino ez dute joko aurten, Arrisen Monasterio Kultura zinegotziak argitu duenez. Horretaz gain, ostiral arratsaldean (20:00etan), larunbat eguerdian (13:00etan) eta igande osoan zehar (13:00etan eta 19:30ean) Altzaga eta Astrabuduko kaleak musikaz beteko dituzte bandek, aldi berean bi auzoetan. Aurreko ediziotan goizez batean eta arratsaldez besteak jotzen zuten. Ondokoak dira Erandiora gerturatuko diren taldeak: Funky Style Brass (Toulouse), Brincadeira (Bartzelona), Papa Swing (Valladolid), Sugarri Show (Durango), Cuarteto Maravilla (Sevilla) eta Les Enfants (Tarragona). Argazkian, Musikalen parte hartuko duen Brincadeira banda katalana / © Brincadeira.