Getxo udalerriko Egizu! euskara elkarteak sustatutako
Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren moduko literatur ekimena abiatuko du gaur
Leioako udal liburutegiak. Bertako langileek jakinarazi dutenez, euskarazko irakurketa kluba sortuko dute, "euskeraz argitaratutako liburuen inguruan irakurle kluba", alegia. Printzipioz ez dago aurreikusita idazleen presentzia. Leioako literaturzaleek hileko hirugarren asteazkenetan biltzeko asmoa dute, 19:30ean, Kultur Leioako lehenengo solairuan, hemerotekan. Gaurko lehenengo bilkurarako "
Irakurri, hamaika idazki literario irakurtzeari buruz" liburua izango dute hizpide eta lan hori "aitzakiatzat harturik" irakurtzeari eta antzekoei buruz egingo dute berba. Lana hamaika euskal idazle ezagunek elkarlanean sortutakoa denez, "baliteke autore bakoitza (gutxienez, pixka bat) ezagutzeko aukera eman diezagula eta hurrengo irakurketa proposamenak ere bideratzea". Halere, dagoeneko urte amaiera arte beste bi hitzordu jarri dituzte mahai gainean. Urriaren 16an, Ferdinand von Schirach-en "Krimenak" izango dute berbagai eta azaroaren 20an, ordea, Jon Alonsok idatzitako "Zintzoen saldoan" izango dute hizpide. Argazkian, Pako Aristi da "Irakurri, hamaika idazki literario irakurtzeari buruz" liburuaren egileetako bat / ©
Erein argitaletxea.